miércoles, 21 de marzo de 2012

EZBERDINTASUNARI ESKER DENOK IRABAZTEN DUGU

Gure eskoletako erronka ikasleen heziketa da, desberdintasunen berdintasuna helburutzat hartu behar dugu benetako berdintasuna lortzeko. Guztiak berdin berdinak izango bagina, ziur aski oso istilu eta gatazka gutxi egongo lirateke gure artean.Baina pertsona bakoitza bakarra eta errepikiaezina da, genetikoki konfigurazio zehatza eta bakarra du jaiotzez. Jatorri etniko eta kultural desberdinak , ilusio, amets, asmo, proiektu eta ikusmira desberdinak ditugu. Bizitzatik eta besteengandik gauza desberdinak espero ditugu. Baina beste batzuekin elkartzen garenean amankomuneko helburua baten bila jotzen dugu. Hori dela eta, lehia baztertzen dugu eta ahalegin guztiak batzen ditugu, bide honetan guztiok irabazten dugu eta.

ANIZTASUN KULTURALA

UNESCOk antolatutako Hezkuntza,Zientzia eta Kulturaren 33. bileratan,Parisen 2005ko urriaren 21an ospatua, kultur aniztasuna gizateriaren oinarrizko ezaugarri bat dela baieztatu zuten.Aniztasun kulturalak baloratu behar duen gizateriaren amankomuneko ondare bat osatzen du eta guztion onurarako babestu behar dugu. Halaber, kultur aniztasunak aukeren kopurua zabaltzen du mundu aberats eta aurrerakoi bat sortzen duelako.Honi esker norbanako gaitasunak eta giza balioak indartzen dira, hortaz, erkidegoen , herrien eta estatuen garapen jasangarriaren eragile nagusi bihurtzen da.
Gure munduan bizimodu eta kultura anitz badaude ere, argi izan behar dugu,norabide eta jomuga berberak dituen giza familia edota komunitate bakarra osatzen dugula.Elkartu beharra dugu, baldin eta gizarte duin bat sortu nahi badugu: naturarekiko errespetuan, giza eskubide unibertsaletan, justizia ekonomikoan eta bakearen kulturan oinarrituko den gizartea, hain zuzen.Helburu honen inguruan, beraz, Lurreko herri guztiok erantzunkizun handia dugu.
Herrialde ezberdinetako herritarrak izan arren mundu berekoak gara eta guztion ongizatea segurtatu nahi dugu, horretarako ezin dugu ondorengo hitza ahaztu: "Arraza, hizkuntza, erlijio, sexu joera, genero, kolore, nazio, etnia edo gizarte jatorrian oinarritutako edozein motatako diskriminazioa desagerraraztea".  

Hainbat cultura, hainbat herrialde, hainbat jende, gure paradisua den mundu honetan. Emakumeak, gizonak, helduak, gazteak, haurrak, beltzak, zuriak, txiroak, aberatsak.. denetarik dago, horrek aberastu egiten gaitu, bakoitza bat eta bakarra da. Pentsamendu bat, ideología bat, erlijioa, kultura.. Baina guztien arteko elkarbizitza da aberasten gaituena. Kolore gabeko mundua , mundu akabatua da!

Amerika;

Ipar amerikako kontinentean bi estatu hauek ditugu: Kanada, hedadurari begira planetako hirugarren herrialde handiena da, eta estatu batuak, munduko herrialderik aberatsena eta botere militar handia duena.
Amerikako kontinenteko erdialdeko eta hegoaldeko guneek eta karibeko uharteek latinoamerika edo iberoamerika izenez ezagutzen dena osatzen dute.

martes, 6 de marzo de 2012

Errusia

Errusia hedaduraz munduko estaturik handiena da, eta Europa eta Asia artean hedatzen. Sobietar Batasunaren errepublika nagusia izan zen. Egun estatu boteretsua da mundu mailan, ekonomian nahiz politikan. Mosku da hiriburua eta San Petersburgo bigarren hiririk handiena.

Klima
Errusiar Federazioko klima faktore ugarik baldintzatzen du. Herrialdearen tamaina erraldoiak eta eskualde ugariren itsasoarekiko urruntasunak klima kontinental hezea eta azpiartikoaren nagusitasuna eragiten dute, orokorrena europar eta asiar Errusian, tundran eta hego-ekialde urrunean. Hegoaldeko mendiek Indiako Ozeanoko hego haize beroak galarazten dituzte eta iparraldeko zabaldiek bidea ematen Artikoko eta Atlantikoko haize hotzei.


Flora eta Fauna
Ekialdeko Europako ordokian iparraldetik hegoaldera, Errusiar Ordokia izenez ere ezaguna, klima aldatzen den heinean landaredia ere aldatzen doa: tundra artikoa, konifera basoak ,hosto zabaleko basoak, belardiak eta erdi-basamortua (Kaspiar Itsasoaren ertzean). Siberiak antzeko sekuentzia du, baina gehiengoa taiga da. Errusiak munduko baso erreserba handienak ditu,"Europaren birikak" izenez ezaguna,[bigarren postuan Amazonas oihan tropikalaren atzetik karbono dioxido xurgatze gaitasunean. Errusia oxigeno kopuru handiak ekoizten ditu, ez bakarrik Europa mailan, baizik eta mundu mailan.

jueves, 1 de marzo de 2012

Txinako Harresi Handia:

 Txinatar inperioa Mongolia eta Mantxuriako barbaroen erasoetatik babesteko K.a. III mendetik aurrera eraiki zen harresia da. Harresia oso luzea da, 6.400 km ditu Koreako mugatik, Gobiko basamorturaino eta zazpi probintzia zeharkatzen ditu. Harresi handia Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1987an.

Txinako Herri Errepublika

Txinako Herri Errepublika edo Txina Asia ekialdean dagoen estatua da, munduko jendetsuena: 1.340.000.000 biztanle, munduan bizi diren 5 pertsonatatik bat. Munduko laugarren herrialderik handiena da CIA World Factbookaren arabera, eta hirugarrena Indiak eskaturiko lurraldeak baina Txinak administratzen dituenak kontuan hartuz gero.
Munduko potentzia ekonomikorik handienetariko bat da, eta Asiako ekonomiaren motorretako bat. 14 herrialderekin ditu mugak. Bere hiriburua Beijing (Pekin) da.