miércoles, 21 de marzo de 2012

ANIZTASUN KULTURALA

UNESCOk antolatutako Hezkuntza,Zientzia eta Kulturaren 33. bileratan,Parisen 2005ko urriaren 21an ospatua, kultur aniztasuna gizateriaren oinarrizko ezaugarri bat dela baieztatu zuten.Aniztasun kulturalak baloratu behar duen gizateriaren amankomuneko ondare bat osatzen du eta guztion onurarako babestu behar dugu. Halaber, kultur aniztasunak aukeren kopurua zabaltzen du mundu aberats eta aurrerakoi bat sortzen duelako.Honi esker norbanako gaitasunak eta giza balioak indartzen dira, hortaz, erkidegoen , herrien eta estatuen garapen jasangarriaren eragile nagusi bihurtzen da.
Gure munduan bizimodu eta kultura anitz badaude ere, argi izan behar dugu,norabide eta jomuga berberak dituen giza familia edota komunitate bakarra osatzen dugula.Elkartu beharra dugu, baldin eta gizarte duin bat sortu nahi badugu: naturarekiko errespetuan, giza eskubide unibertsaletan, justizia ekonomikoan eta bakearen kulturan oinarrituko den gizartea, hain zuzen.Helburu honen inguruan, beraz, Lurreko herri guztiok erantzunkizun handia dugu.
Herrialde ezberdinetako herritarrak izan arren mundu berekoak gara eta guztion ongizatea segurtatu nahi dugu, horretarako ezin dugu ondorengo hitza ahaztu: "Arraza, hizkuntza, erlijio, sexu joera, genero, kolore, nazio, etnia edo gizarte jatorrian oinarritutako edozein motatako diskriminazioa desagerraraztea".  

No hay comentarios:

Publicar un comentario