miércoles, 21 de marzo de 2012

EZBERDINTASUNARI ESKER DENOK IRABAZTEN DUGU

Gure eskoletako erronka ikasleen heziketa da, desberdintasunen berdintasuna helburutzat hartu behar dugu benetako berdintasuna lortzeko. Guztiak berdin berdinak izango bagina, ziur aski oso istilu eta gatazka gutxi egongo lirateke gure artean.Baina pertsona bakoitza bakarra eta errepikiaezina da, genetikoki konfigurazio zehatza eta bakarra du jaiotzez. Jatorri etniko eta kultural desberdinak , ilusio, amets, asmo, proiektu eta ikusmira desberdinak ditugu. Bizitzatik eta besteengandik gauza desberdinak espero ditugu. Baina beste batzuekin elkartzen garenean amankomuneko helburua baten bila jotzen dugu. Hori dela eta, lehia baztertzen dugu eta ahalegin guztiak batzen ditugu, bide honetan guztiok irabazten dugu eta.

No hay comentarios:

Publicar un comentario